Ohar Legala
Azken eguneratzea: 2025eko maiatzak 12
Kontaktua
Nire pribatutasun-praktikei edo pribatutasun-politika honi buruzko galderarik baduzu, edo zure
eskubideak baliatu nahi badituzu, deitu telefonoz, bidali mezu elektroniko bat hola@maitealbes.com
helbidera edo jarri nirekin harremanetan helbide honetan: Garibai Etorbidea 16, 3F, 20500 Arrasate,
Gipuzkoa, ES.
Datuak babesteko lege aplikagarrien ondorioetarako, eta kontrakoa berariaz adierazi ezean, ni, Maite
Albes Garitanok (aurrerantzean, "ni" edo "nire") 72741745J IFZ zenbakiduna, zure informazio
pertsonalaren datuen arduraduna naiz.
Zergatik da garrantzitsua erabiltzailearentzat lege-ohar hau irakurtzea?
lege-ohar honen bidez, erabiltzaileak (aurrerantzean “zu”), nire eta www.maitealbes.com
webgunearen (aurrerantzean, "Gunea"), arteko harremana arautuko duten objektuari, erabilerari,
baldintzei eta legezko terminoei buruzko informazio guztia aurkituko duelako. Alde horretatik,
garrantzitsua da erabiltzaile gisa termino horiek ezagutzea nabigatzen jarraitu aurretik. Lege-ohar
honetan ezarritako baldintza batzuekin ados ez bazaude, orri hau erabiltzeari utzi beharko zenioke.
Gogoratu Pribatutasun-politikan azalpen gehiago topatuko dituzula Gune honetan zure erabilgarritasunak eman ditzakeen datuen inguruko xehetasunak azalduaz.
Zein izango da nire konpromisoa gunearen titular gisa?
Gunearen arduradun gisa jakinarazi nahi dizut zure informazioa berme osoz tratatzeko konpromisoa
beteko dudala eta zure datu pertsonalen tratamendua eta bilketa arautzen duten baldintza nazionalak
eta europarrak beteko ditudala. Halaber, adierazten dut Gune honek datuen babesari buruzko araudi
nazionala eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB)
Erregelamendua betetzen dituela, dagokion “pribatutasun-politika” puntua kontsultatu dezakezula
Gune honetan eta baita instituzioek bideratutako informazio honetan ere.
Zein da webgunearen xedea?
Gune honen helburua nire lana, estilista profesional eta moda komunikatzaile gisa, bezero
potentzialei ezagutaraztea eta eskaintzen ditudan zerbitzu moten berri ematea eta saltzea. Hala,
Guneak aukera ematen dizu zuzenean nirekin harremanetan jartzeko, nahi izanez gero informazio
gehiago jasotzeko eta/edo hainbat info-produktu eskuratzeko, ebook-ak eta irudi-aholkularitzako
zerbitzuak kasu.
Erabilera- eta sarbide-baldintzak
Erabiltzaile zaren aldetik, webgunea, zerbitzuak eta edukiak indarrean dagoen legeria, fede ona eta ordena publikoa urratu gabe erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu, bai eta lege-ohar honetan ezarritako erabilera-arau eta baldintza guztiak ere.
Gunera sartzen den pertsona orok onartzen du bertan indarrean dauden Baldintza Orokorrak eta erabilera-betebeharrak betetzea. Baldintza hauek webgunearen erabilera arautzen dute sarbide-unetik, erabiltzaileari eskaintzen dizkion eduki eta informazio-zerbitzu guztiak barne, pribatutasun-politikaren «erabiltzaile gisa dituen konpromisoak eta betebeharrak» atalean adierazten den bezala.
Gune honetarako sarbidea publikoa da, baina ez da inola ere saiatu behar bertan publiko diren irudi, testu eta produktuez jabetzen. Inork ezin ditu gune honetan argitaratutako edukiak deskargatu edo erabili aldez aurretik baimenik gabe, ezta merkataritza- eta irabazi-asmoekin erabili ere. Hala eginez gero, penalki tipifikatutako egitateetan eroriko litzateke.
Aldaketak eta eguneratzeak
Guneko informazioa, bere konfigurazioa, bere aurkezpena eta sartzeko baldintzak edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena izango dut. Eguneratze puntualek eguneratzeak eragingo dituzte pribatutasun-politikan ere, eta aldaketak islatu ahal izango dituzte nire praktiketan edo beste edozein arrazoi operatibo, legal edo arauemailetan. Gunean berrikutsitako Pribatutasun-Politika eta Lege-Oharra argitaratuko ditut, «Azken eguneratzea» data eguneratuta, eta lege aplikagarriak eska dezakeen beste edozein neurri hartuko dut.
Edukiak
Gunean dagoen informazioak, alde batetik, nire lanari buruzko izaera informazionala du; eta, bestetik, nire negozioari buruzko izaera komertziala. Hori dela eta, datuak eskuratzeko, erabiltzeko eta biltzeko baldintzak pribatutasun-politikan zehazten ditut.
Segurtasun-neurriak, aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Jakinarazi nahi dizut Gune honi ematen dizkiozun datuen bilketarekin zerikusia duten alderdi guztiak pribatutasun-politikan aurkituko dituzula zehatz-mehatz. Lege-ohar hau eta pribatutasun-politika alderdi guztietan indarrean dagoen Espainiako legearen eta jurisdikzioaren arabera arautuko dira, zein hemen kontsulta dezakezun.







