KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
KONTAKTUA
Bere profesionaltasunari esker, dena errazagoa gertatzen da eta lan egiterakoan
arinago gauzatzen da guztia.
NEOMAK
Maiterekin lan egitea erraza eta aberasgarria da. Are gehiago, opari bat; lehenik,
une oro duen prestutasunagatik; bigarrenik, laguntza eskaini eta beti emateko
duen grinagatik; eta hirugarrenik, erritmoei eta lan-kontuei dagokienez mugak
ezartzen dakielako, oso garrantzitsua iruditzen zaidan gaia. Guzti honen
hausnarketak, profesional handi baten aurrean nagoela ohartarazten nau.
LA FURIA
Plazer hutsa izan da Maiterekin lan egitea, pasioz betea dagoen pertsona bat baita, ideiez josia.
AINHOA LARRAÑAGA
Maiterekin lan egitea erraza egiten zait, une oro “arropatuta" sentitzen
naizelako. Oso profesional ona da aurrean duen pertsona irakurtzea eta bere
ezagutzak unean uneko beharren zerbitzura jartzea lortzen duelako. Denok
dakigu ingurunera egokitzeko gaitasunak adimenarekin duela zerikusia, eta kasu
honetan, nire ustez, bere eginkizunak ondo betetzeko gaitasun handia
izatearekin ere badu zerikusia.
LA FURIA
Maiteren zerbitzuak gomendatuko nituzke, ez bakarrik nire ingurukoei, baita
ezagutzen ez ditudanei ere.
LA FURIA
Bere energia da gehien gustatzen zaidana; beti dena egiteko prest eta ilusioz betea.
AINHOA LARRAÑAGA
Nire beharrak asetzeaz gain, gainditu ere egiten ditu.
LA FURIA
Ez zait batere garestia iruditu jakinda nazioarte mailan nola dagoen modaren
eta estilisten mundua. Oso erraza eta komodoa iruditu zait, une oro gertutasuna
sentituaz berarekin.
AINHOA LARRAÑAGA
Maitek esaten badit "hau horrela da", ni fidatzen naiz eta badakit niretzat onena
dela. Eta horrek barne-bake handia eragiten dit, alegia, erlaxatzeko aukera
luzatzen dit, ez baitut dena landu edo pentsatu behar.
LA FURIA
Guztiz asetu ditu BETI nire espektatibak
AINHOA LARRAÑAGA
Gehien gustatu zaidana bere eskuzabaltasuna izan da.
LA FURIA
Gai profesionalengatik eta duen zentzuzko enpatiagatik, Maitek nire
espektatibak gainditzen ditu.
LA FURIA
Guztiz gomendatuko nuke Maiteren eskuetan jartzea eta 100% elkartuko nintzateke berriz ere Maiterekin, oso-oso gustura egiten baita proiektu bat berarekin.
AINHOA LARRAÑAGA
Maiteren zerbitzuak gomendatuko nituzke, berarekin lan egiteak segurtasun
handia ematen didalako, bai laneko gaietan, baita mimo eta zaintza kontuetan
ere.
LA FURIA
Maite irizpidea ezartzen eta mugak garbi uzten dituen pertsona bat da,
denborak eta talde osoaren dedikazioa kokatzeko oso garrantzitsua den gai bat
da hau, shooting eta bideoklipen garaietan erraz galtzen diren kontzeptuak
direlako.
LA FURIA
Guztiz gomendatuko nuke Maiteren eskuetan jartzea
AINHOA LARRAÑAGA
Ziur sentitu naiz Maiterekin, ez bakarrik banekielako bere proposamen estetikoa
egokia izango zela niretzat, baita une oro etxean bezala nengoela sentiarazi
didalako ere, eta hori, gai artistikotan lan egiten duen edonorentzat oso
garrantzitsua da.
LA FURIA
Sareetan ezagutu nauzu, agian aldizkarietan nire modako artikuluren bat irakurri duzu,
komunikabideetan modari buruz hitz egiten ikusi eta entzun nauzu, edo zerbait galdetzeko baino ez
zara etorri hona.
Primeran! Nirekin harremanetan jar zaitezke, oso modu errazean:
1
FORMULARIOA
2
Email bat bidaliz hola@maitealbes.com







