Ezagutzen nautenek dinamikoa, sortzailea, alaia eta hurbila naizela diote. Onartzen dut pertsonen, musikaren, artearen, kirolaren eta, nola ez, modaren zale amorratua naizela. Nahiz eta nire jatorri akademikoan ingeniaritza egon -bai, hala da, ingeniari industriala naiz, baita marketinean aditua ere-, aspaldi ekin nion nire lan teknikoa eta modako sormena elkarrekin uztartzeari.
Hamarkada bat baino gehiago daramat diseinuarekin eta modarekin lotura duen familia-negozio baten ekintzailetzan aktiboki laguntzen. Jakin-minak eta beharrak bultzatu naute josten ikastera, patroiak ateratzera, sektoreko azoka profesionaletan nola murgiltzen den jakitera, sare sozialak ulertzera eta webguneak diseinatzera.
Beti uztartu ditut nire profil teknikotik haratago sormenerako konpetentziak, beste batzuren artean prestakuntza eginaz estilismoan; irudi-aholkularitza ikasiaz; makillajean ikastaroak jasota; branding-ean espezializatuaz; argazkigintzan, lidergoan eta talde- management-ean formazioa jasoaz; irudiari aplikatutako psikologian murgilduaz; edota online marketinean, proiektuen kudeaketan, markaren sorkuntzan eta bideo edizioan etengabeko prestakuntza jasoaz.
Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gehiago ohartu naiz irudiak duen ahalmenaz. “Itxura-hutsa” espresioak modari ematen dion konnotazio negatiboa ez dator bat nirekin, moda, lengoaia ere baita niretzat. Ikuspuntu eta jarrera horri buelta ematea da nire misioa, dibertsitateak duen edertasunaz gozatzeko eta sormena duten eragileen lanaz disfrutatzeko.
Horregatik, eta gorputzak eskatzen didalako, dena kontatu nahi dut. Irakatsiz gehiago irakasteko gogoa daukat. Denda txikiak dinamizatu nahi ditut, datozen moda-marka berriak gaitu eta ideia onak lau haizetara zabaldu.
Hemen eta orain, zure pantailan, nire arima, ezagutza eta pasioaren zati bat duzu. Eta zuk, ideiarik bai buruan? Kontaidazu! Zu ezagutzeko irrikan nago eta!
ESAN GEHIAGO

BESTE ZERBAIT ESAN BEHAR DIZKIZU?
Nitaz gehiago jakin nahi?
- Nire izena Maite da, gure ama-hizkuntzan izen arrunta eta aldi berean izen maitea. Urteak dira, aintzinako baserrietan etxeko txikienei deitzen zieten era honek izen propiorako bidea hartu zuela, egun deitura estandarra bilakatuaz. Ni ez naiz etxeko txikiena, baina gertukoenek diote izenak koherentzia duela nirekin, egiten dudan gauza bakoitzari maitasun handia jartzen diodalako. Eta gehitzen dute izena aldatuko banu, Alain izango litzatekeela, egunero janzten dudan osagarria nire irribarrea delako.
- Alexander McQueenek esan zuen "arauak hausteko, aurrena hauek ezagutu behar ditugu", eta horixe egin nuen: irudi-aholkularitzaren printzipioak eta modari aplikatutako psikologia aztertu, ikasi eta ulertu nituen, nire buruan zenbiltzan gai askori zentzua emateko.
- Bizitza jasangarriago bat eramaten saiatzen naiz, ahal dudan guztia birziklatuz, gutxiago erosiaz, bertako kontsumoa sustatuz eta gauzei bizitza berri bat emanaz. Badakit egiten dudana baino gehiago egin dezakedala, eta ildo horretan lanean dihardut, badakidalako ezina ekinaz egina dela!
- Ohartzen naiz ikasketa teknikoek diziplina eman didatela. Badakit moda eta artearekiko zaletasunak sormena garatzen bultzatu nautela. Kontzientea naiz kirolak, dantzak eta musikak askatasuna eman didatela, baina oron gainetik, badakit, nigan sinisteak oreka eta zentzua eman diotela nire bizitzari.